Arte-terapia

ARTE-TERAPIA

MUNGIALDEKO UME ETA GAZTEENTZAT

Aste santu hau ezohiko eran etorri zaigu; izan ere, larrialdi egoera dela eta, etxean geratu behar izan dugu denok. 4 asteko konfinamenduaren ondoren, interampasetik jarduera berezi bat proposatu nahi diegu Mungialdeko haur eta gazteei. Sormena lantzeaz gain, euren kezkak, beldurrak, nahiak, esker ona, ametsak… adierazteko aukera emango diena.

Jarduera honela proposatu dugu:

-HH: #leihotikbegira leloa duen marrazki bat

-LH1etik LH4ra: #etxeangelditukonaiz leloa duen marrazki bat

-LH5-6: literatura-gai librea* #eskerrikasko leloarekin

-DBH1-3: literatura-gai librea #gurenagusiakzaindu leloarekin

-DBH4 eta batxilergoa: literatura_gai librea #covidosteanzer? Leloarekin

*Poesia, bertsoa, gutuna…

Helbide honetan hartuko ditugu lanak:

interampasmungialdea@gmail.com

Lanekin batera, datu hauek eman behar dituzue: izen-abizenak, ikasturtea eta ikastetxea.

Aurkeztutako lan GUZTIAK argitaratuko dira sare sozialetan, egilea aipatu gabe.

Lanak jasotzeko epea apirilaren 26an amaituko da. Kategoria eta ikastetxe bakoitzeko onenak aukeratuko ditugu. Aukeratutako lan horiei lehentasuna eta ikusgarritasun handiagoa emango zaie argitaratzen direnean.

*Interampas elkartea osatzen ez duten ikastetxeetako umeek eta gazteek aurkeztutako lanak multzo berean sartuko dira, denak beste ikastetxe batekoak balira bezala.

 En esta semana santa tan especial, en la que nos quedamos en casa, y tras 4 semanas de confinamiento, desde interampas queremos proponer a las niñas, niños y jóvenes de Mungialdea una actividad especial. Se trata de una actividad que les puede permitir, además de ejercitar la creatividad, expresar sus preocupaciones, miedos, así como deseos, gratitud, sueños…

Hemos planteado la actividad de la siguiente manera:

-HH: un dibujo con el lema #leihotikbegira

-LH1 a LH4: un dibujo con el lema #etxeangelditukonaiz

-LH5-6: literario libre* con el lema #eskerrikasko

-DBH1-3: literario libre con el lema #gurenagusiakzaindu

-DBH4 y bachiller: literario libre con el lema #covidosteanzer?

*Poesía, bertso, carta…

Recibiremos todas las obras en nuestro correo

interampasmungialdea@gmail.com,y tenéis que adjuntar: nombre y apellidos, curso escolar y centro de estudios.

TODAS serán publicadas en redes sociales, sin referencia a autora o autor.

El plazo de recepción de obras será el 26 de abril. Elegiremos las mejores de cada categoría y centro*. Las obras seleccionadas tendrán una mayor visibilidad y reconocimiento.

*las obras de participantes de centros que no componen interampas serán consideradas como único centro de estudios.

IMG-20200411-WA0015

Add a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude