Gure gelan dagoen garbigunea   Pilaren klasean  2006-07 ikasturtean

 

 

  

 

   

 

   

 

 

 

 

 

Oso ondo eginda.

 

Mungiako Garbigunea eta

 Gure Garbigune txikia.            2007.06.01

 

Pasa den hilean 2. mailako guztiak Garbigunera joan ginen: Iban, Josetxu, Mª Jose eta Pilarren gelakoak.

Han kontainer asko zeuden: Egurra, Inerteak, Beste batzuk, Marra zuria, Metalikoak, Marra marroia, Pneumatikoak, Plastikoa, Lore-zaintza eta Erreserbakoa.

Aterpean hauxe zegoen: bonbilak, pilak, tinta kartutxoak, etxeko koipea eta kotxeetakoa, bateriak, CD-ak, DVD-ak...

Guk ere gauzak eraman genituen, pilak eta CD-ak.

Kamioi bat ikusi genuen egurreko kontainerra altxatzen eta eramaten.

Jone deitzen zen Garbigunea erakutsi ziguna. Nola lan egiten duten eta gauza pilo bat azaldu zigun.

Azkenean zorrozkiloak eman zizkiguten.

Marinak eta Iratik lau hostoko hirusta bana topatu zuten eta oso ondo pasatu genuen.

 

Gero, eskolan mini garbigunea egin dugu.

Ingurutik zuhaixkak ipini ditugu plastilinarekin.

Plastikan kaxak prestatu genituen kontainerrak egiteko, gero, kartelak egin eta itsatsi.

Errepidea egiteko, kartulina grisa ipini dugu.

Azkenean, letrak apaindu ditugu, bakoitzak letra bat.

Aterpea berdez pintatu dugu baina barrukoa ez dugu pintatu.

Gelakook gauza asko ekarri ditugu kaxatara botatzeko: jostailuzko aulkiak, mahaiak, koltxoiak, txip-ak, panpinak, bainuontziak, pneumatikoak... Beste gauza batzuk publizitateko foiletoetatik ebaki eta bota ditugu.

Gero, play-mobil muñekoak, furgoneta bi eta kamioia jarri ditugu.

 

Oso polita izan da dena.                              (Pilarren gelakoek idatzita)